Paralelogramoak
Lauki edo lau albotako poligonoen taldean, paralelogramoak, bere alboak bitik bira paraleloak dauzkaten haiek dira. Talde honetan, ondorengo poligonoak dauzkagu:
- Angeluzuzenak: paralelogramo angeluberdinak, non barneko angelu orok 90º balio baitute. Familia honetan laukiak, paralelogramo angeluberdinak eta ekilateroak daude, zein lau aldeak bere artean berdinak izateagatik bereizten baitira.
- Erronboak: paralelogramo aldeberdinak, lau alde berdin baina angelu ezberdinekin.
Trapezioak
Beste lauki mota, trapezioen familia da, zeinek bi albo paralelo baititu eta bi ez. Bi albo paraleloak trapezioaren oinarriak dira; horrela, luzeena oinarri handiena da, eta bestea, oinarri txikiena. Bi oinarrien arteko distantzia txikienari, trapezioaren altuera deitzen zaio.
Trapezioari angeluzuzena esaten zaio, bere bi albo paraleloak beste alboarekiko perpendikularrak direnean. Bestetik, isoszelez trapezioa esaten zaio, paraleloak ez diren bi alboek luzera berdina dutenean.
Inskribaturiko poligonoak eta zirkunskribatuak
Poligonoa zirkunferentzian inskribatuta dagoela esaten da, bere erpin guztiak zirkunferentziako puntuak direnean eta bere albo guztiak, honek definitzen dituen zirkuluaren barnean daudenean. Poligonoa zirkunferentzian zirkunskribatuta dagoela esaten da, bere erpinak zirkunferentziatik kanpo egonagatik, bere alboak tangenteak gertatzen zaizkionean.
Poligono erregularrek inskribaturiko zirkunferentzia bakarra daukate eta bestea zirkunskribatua, eta biak zentrokideak dira. Bi zirkunferentzien zentroa, poligono erregularraren zentroa ere izendatzen da.
Poligonoetako areak
Poligonoaren area, bere azaleraren neurria bezala definitzen da. Area hau, alboen, altueren edo diagonalen neurriaren arabera espresatzen da, lauki motaren arabera.
Argazki honetan ikusten da paralelo mota guztiak eta bestelako figura geometrikoak.
