viernes, 13 de junio de 2008



Diedriko erara marraztu dugun marrazkia da.
plast3.wordpress.com marrazki teknikoa II sartu eta han txantiloian marrazten hasi gara eta horrela gelditu da.

jueves, 12 de junio de 2008

irudi berdinak eta antzekoak

Irudi antzekoak: Irudi antzekoak dira egitura berdinekoak baina tamaina deberdinekoa edo kolore desberdinekoa ...

Irudi Berdinak: egitura berdinak dituztena eta kolore, tamaina... berdinak...

irudi antzekoak:




irudi berdinak:

miércoles, 4 de junio de 2008

tangentziak eta loturak

Lerro bat eta zirkunferentzia bat, edo bi zirkunferentzia tangenteak dira puntu bakar bat komunean dutenean.

Lerro eta zirkunferentziaren artean tangentzia dagoenean hau betetzen da:

*Zirkunferentziaren erradioa perpendikularra da rekta tangentera tangentziako puntuan.
*Zirkunferentziaren zentzuaren distantzia rekta tangentean erradioa bezalakoa da.Bi zirkunferentzia tangenteak direnean hau betetzen da:

*Bere zentruak lerrokatuak daude tangentziaren puntuarekin.
*Erradioen gehiketa edo diferentzia zentroen distantziaren berdina da.

Poligono erregularrak eta bere eraikuntza

Poligono erregularrak:

Poligono bat irudi geometriko bat da segmentu zuzen edo kurbatuaz mugatu ez-lerrokatuaz osatua dagoena. Adibide moduan pentagonoak bost alde dituen poligono bat da.

Alde guztiak berdinak dituen poligonoak poligono erregular izena hartzen du.




Poligono erregularraren eraikuntza:erradioa eta aldea jakinda

Erregela hartu eta erradioaren luzeerarekin marra zuzen bat egin. Gero konpasa hartu eta puntak marraren alde bakoitzean jarri eta zirkunferentzia egin.
Segun zer figura geometriko eskatzen diguten. Adibidez pentagono bat eskatzen badigute bost alde dituela, zirkunferentziaren konpasaren neurria kendu gabe marratxoak egiten dituzu. Marrak horiek bukatu ondoren erregela batekin aldeak elkartu eta, pentagonoa eginda.

marrazketa mota



Marrazketa motak:

Sistema diedrikoa:

Sistema diedrikoa errepresentazio sistema geometriko bat da eta pieza baten bistak planoan irudikatzean datza, hau da, hiru dimentsioak bistetan bi dimentsiotan egongo diren irudiengatik ordezkatzen ditu proiekzio ortogonalen bitartez.

Oinarrizko sei bista posible ditugu baina normalean hiru bista erabiltzen dira eta posible denean gutxiago lana sinplifikatzeko neurri guztiak akotatzea posible bada. Beraz oinarrizko hiru bistak hauek dira:

  • aurretiko bista
  • ezkerreko bista
  • goiko bista.

Hauetatik oso ondo aukeratu behar da aurretiko bista, informazio gehiena ematen duena izan behar baita.

Sistema diedrikoaren barnean bi errepresentazio sistema bereiztu behar ditugu, sistema europearra eta sistema amerikarra.

marrazketa zientifikoa:

Zientzian inguruan egiten diren marrazkiak dira. Zientzialariak egindako marrazkiak
adibidez hau:




sistema eskalakoa:
Eskala naturala: Piezaren tamaina fisikoa planoaren errealitatearekin koinziditzen duenean. Formato batzuk existitzen dira, piezen mekanizazioa lortzeko, eta marrazkiak eskala naturalean egotea, hau da: Eskala 1:1

Redukzio eskala: Planoaren tamainu fisikoa, errealitatearena baino txiakiagoa denean. Eskala hau, etxebizitzen planoetarako erabiltzen da, edo mapa fisikoentzat, erredukzio gehien dituen tokietan eskala horrelakoa izan daiteke E.1:50.000 o E.1:100000. Dimentsio baten benetako balioa ezagutzeko, planoaren neurria biderkatu behar da denominadore balioarekin.

Anpliazio eskala: Planoan pieza txikiak egin behar direnenan, edo plano baten erreferentziak egiteko anpliazio eskala erabiltzen da. Adibidez: E.2:1 o E.10:1

Eskala numerikoa: errealitatearen balioaren artean dagoen erlazioa da (":" zeinuaren ezkerrean dagoen zenbakia) eta errepresentazioaren balioa, (":" zeinuaren eskubian dagoan balioa) Adibidez, unitate 1 100.000 unitate berdinena erreprentatzen du (cm, m, km...).

Unitatea unitatearengatiko eskala:2 longitudeen arteko errealitatea ("=" zeinuaren ezkerrean) eta errealitatea, ( "=" zeinuaren eskubian. Adibidez: 1 cm = 4 km; 2cm = 500 m, etc.

Eskala Grafikoa: Unitatea, unitatearengatikeskalaren errepresentazioa da. Segmentu bakoitza, longitudearen errepresentazioa adierazten da, eta errealitatearena. Adibidez:
0_________10 km



Marrazketa geometrikoa:

Grafiko lauen bidez aurkezten da.
Marrazki geometrikoa,da ematen zaion izena marrazte moduari, zati geometriko
etan oinarritzen da batez ere.
Bere garapenerako
, prezisioa permititzen duten instrumentuak erabiltzen dira (Eskuairak, transportadoreak, kurbigrafoak, erregelak...) normalean errestidore batean, edo, informatikako gauzetan, pantaila eta digital moduko funtzio berdinak dituztena. Zati guztiak, instrumentuetan apoilatzen dira, inoiz, eske altzatuan.
Marrazki teknikoa, bitan banatzen da, baina teknikari begiratuta berdin-berdinak dira, bakarri
k, baseak aldatzen dira eta nola egingo den errepresentzaio grafiko hori.
Geometrikoa: Es
alara pasatzen ditu gauzak diren moduan. Pasatzen dituen gauzak, planoan jartzen ditu.




lunes, 12 de mayo de 2008

Paralelogramoak

Lauki edo lau albotako poligonoen taldean, paralelogramoak, bere alboak bitik bira paraleloak dauzkaten haiek dira. Talde honetan, ondorengo poligonoak dauzkagu:

  • Angeluzuzenak: paralelogramo angeluberdinak, non barneko angelu orok 90º balio baitute. Familia honetan laukiak, paralelogramo angeluberdinak eta ekilateroak daude, zein lau aldeak bere artean berdinak izateagatik bereizten baitira.
  • Erronboak: paralelogramo aldeberdinak, lau alde berdin baina angelu ezberdinekin.
Erronboideak: ez dira aldeberdinak, ezta angeluberdinak ere.



Trapezioak

Beste lauki mota, trapezioen familia da, zeinek bi albo paralelo baititu eta bi ez. Bi albo paraleloak trapezioaren oinarriak dira; horrela, luzeena oinarri handiena da, eta bestea, oinarri txikiena. Bi oinarrien arteko distantzia txikienari, trapezioaren altuera deitzen zaio.

Trapezioari angeluzuzena esaten zaio, bere bi albo paraleloak beste alboarekiko perpendikularrak direnean. Bestetik, isoszelez trapezioa esaten zaio, paraleloak ez diren bi alboek luzera berdina dutenean.

Inskribaturiko poligonoak eta zirkunskribatuak

Poligonoa zirkunferentzian inskribatuta dagoela esaten da, bere erpin guztiak zirkunferentziako puntuak direnean eta bere albo guztiak, honek definitzen dituen zirkuluaren barnean daudenean. Poligonoa zirkunferentzian zirkunskribatuta dagoela esaten da, bere erpinak zirkunferentziatik kanpo egonagatik, bere alboak tangenteak gertatzen zaizkionean.

Poligono erregularrek inskribaturiko zirkunferentzia bakarra daukate eta bestea zirkunskribatua, eta biak zentrokideak dira. Bi zirkunferentzien zentroa, poligono erregularraren zentroa ere izendatzen da.

Poligonoetako areak

Poligonoaren area, bere azaleraren neurria bezala definitzen da. Area hau, alboen, altueren edo diagonalen neurriaren arabera espresatzen da, lauki motaren arabera.


Argazki honetan ikusten da paralelo mota guztiak eta bestelako figura geometrikoak.



viernes, 18 de abril de 2008

1.Irudi lauak

Irudi lau bat bi dimentsioetan agertzen den figura geometrikoa da.

Irudi geometriko lau itxiek, poligono izena hartzen dute.

Poligono erregularrak lerro poligonal itxiak eta alde zuzenak dituzten plano itxiak dira.

Poligonoak zati batzuk dituzte hauek dira:

  • Alboak: poligonozko lerroaren elementu bakoitza.
  • Erpinak: bi segmentu edo hurrenez hurreneko alboen arteko intersekzio-puntuak.
  • Barneko angeluak: bi hurrenez hurreneko bi albo bakoitzak zehaztuak;
  • kanpoko angeluak: barnekoen betegarri bezala definituak.
  • Diagonalak, edo hurrenez hurrenekoak ez diren bi erpin elkartzen dituen segmentuetako bakoitza.